Moodlemoot Euskadi

Benito(e)k bidalita 2007, maiatza 11 - 15:21(e)an.

Sustatun iragarri dute: I. Moodle Esperientzien Elkartrukerako Jardunaldiak - MoodleMoot Euskadi.

Hemen asmoa:

Unibertsitateko irakasleez gain, gure inguruan Moodle erabiltzen dugunok elkarren berri izateko topagune izan nahi lukete jardunaldiok: lehen eta bigarren hezkuntzakoak, Berritzeguneetakoak, euskaltegietakoak, helduen formazioan dabiltzanena... Halaber, programa informatikoen garapenetan interesa duten ikaslentzat dago irekia

Ekainaren 27an eta 28an izango da. Donostian. Programa ez dute oraindik zehaztu. Antolatzaileak EHUko IKTrako Gerenteordetza eta iKide Taldea dira.

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Kaixo!

bai, hala da, Euskadin antolatuko den lehenengo Moodle jardunaldiak egingo ditugu, eta benetan pozgarria litzateke euskaltegiko jendea bertaratzea, batez ere zuetako batzuok eskarmentu luzea duzuelako plataforma erabiltzen.

Gauza jakina da datorren ikasturtetik aurrera hala nahi duten euskaltegiek Moodle erabili ahal izango dutela beren betiko saioen lagungarri gisa edo online ikastaroak antolatzeko. Lehenengo jardunaldi hauetan asmo nagusia da elkar ezagutzea, esperientziak trukatzea eta, ahal bada, elkarlanerako bideak urratzea. Horretarako, ponentzia eta komunikazio zenbaitzuez gain, tailer moduko saioak antolatuko ditugu diseinatutako ikastaroak ikusteko eta ideiak trukatzeko.

Programaren oinarria definituta dago, komunikazioak zehaztea falta da, baina hori jendeak bidaltzen dituen laburpenak ikusita erabakiko dugu. Jordi Adell izango dugu geurekin, baita Rovira i Virgili Unibertsitateko Javi Legarreta ere. EHUkook hartu dugu gidaritza, baina egia esan, Deustukoekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean gabiltza, baita inguruan ari diren beste eragile batzuekin ere: Axular Lizeoa (aupa Juan ;-)), Ordiziako IKTeroak (Maite, afarira behintzat etorriko zara!), Software Libreko Euskadiko Enpresen Elkartekoak (ESLE)...

Ilusio handiz ari gara eta ilusio hori kutsatzeko esperantzan. Euskaltegietan ez dugu ohiturarik komunikazioak aurkezteko, baina behintzat zuen esperientziaren laburpena idatziko bazenute, ikusiko genuke non txertatu zuen proposamena.

Informazio gehiagorako, webgune honetara jo dezakezue: http://jmoodle07.ehu.es edo bestela zuzenean nigana: ainhoa.ezeiza@ehu.es

Uff, luze samar atera zait!! Mila esker Karrajuakooi lekutxo hau eskaintzeagatik :D

Ainhoa Ezeiza (ez da egiaztatu) | 2007, maiatza 12 - 20:35 | erantzun honi

Ederto Ainhoa! Programa eta antolatzen dabilen jendearekin ez da galtzekoa izango.

Benito | 2007, maiatza 12 - 20:51 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak