Mintzalagun fever

Benito(e)k bidalita 2006, urria 17 - 00:32(e)an.

Atzo RSSen gainean nenbilela gaur agregatzailea dantzan ipini didate mintzalagunek. Hiru kontu aipatzekoak:

Lea-Artibaiko berbalaguna "Alarma gorrian" ei dago. Euren blogean zabaldu zuten aspaldian eta gaur sustatura heldu da. Polemikatxo eta guzti. "Euskaldun zaharrak" lortzeko kanpainaren leloa deigarria da duda barik. Aspaldiko eztabaida dabil mundu honetan egitasmoetako partaideei honela ala horrela deitu ez deitu: euskaldun zaharrak, euskaldun osoak, laguntzaileak, ikasleak, mintzalagunak, .... Ez dakit ba, aingeruen sexuaren gainekoa begitantzen zait niri eztabaida hau. Akaso eztabaida serioagoa eta arazo benetakoagoa izan daiteke hainbat egitasmok "euskaldun zaharrak" lortzeko daukaten arazoa. Euskararen aldeko konpromisoak, laguntza, sustengua... jai erraldoi eta makroekitaldietan lortzeko hain zaila ez denean (edo ez dirudienean behintzat), zergatik halako arazoak aparteko ahaleginik eskatu ez eta satisfakzioa ere eman dezaketen jarduerotan? Komunikazio-marketing arazoak? Arazo sakonagoak? Nik neuk honekin nekatuko nuke burua gehiago.

Berriketan eta Zaharberriren blogetan mezu berdina topatu dugu bestalde, ez gara bakarrak. Lea-Artibaiko berbalagunen berri ematen dute berton. Komunikazio arazoak badaude interesgarria da bi egitasmo hauetan blogaren bidez egin dutena, beste proiektuen berri eman eta zabaldu. Egitea nahikoa ez da izaten sarritan, lantzean behin egiten dena zabaldu ere egin behar da. Ondo beraz.

Bitartean, aurton onddoak basoan legez, egitasmo berriak han eta hemen. Gaur hau iragarri dute Artziniegako blog honetan. Arabara ere heldu da sukarra.

Tira ba, hau ospatzeko Tagzania hartu eta mintzalagunen mapa egiten hasi naiz:


mintzalaguna tagged map - Tagzania

Ez daudela denak? Zer uste izan duzue ba? Denak ipiniko nituela? Mintzalagunetako jendea orain arte nahikotxo abila izan da webdosazeroko kontuetan. Beraz,  Tagzanian sartu eta hasi mintzalaguna etiketa zabaltzen (mintza)laguntxuok!

Nik bitartean abarketa prestatzen jarraituko dut.

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Berbalagunak etiketatzeko ekimen hau be, sano interesgarria.
Gure herriko lotura egin dot Tagzanian, Arrekikili euskara elkartearen ekimena da Berbalaguna gurean. Arrakastatsua gainera.

gaztelumendi (ez da egiaztatu) | 2006, urria 20 - 18:39 | erantzun honi

Je, je, je, hurrengoan Flickr-ekin hasiko gara, beitu hemen. Edo Youtuberekin.

Albuma egiten hasiko gara :-) 

Karrajua | 2006, urria 21 - 21:01 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak