HEOK zabaltzen hasi zenetik hemen ibili gara konstruktibismoa gora eta behera. Azkenengoan ibili behar dela-eta derrepentean konturatu ginen konduktista hutsak baino ez garela eta berriztu egin behar genuela eta egunean jarri.
Dotrina mailan ia denok geureganatu dugu, kurrikuluetan horrelaxe daukagu jarrita seguruenik. Praktika beste kontu bat da baina.
Hala ere, honek guztiak ikaskuntzaren inguruko teoriak ezagutu eta haietaz hausnartzeko parada eman digu azken urteotan, eta hori txarra ez da izango.
Aspaldion teoria berri baten albisteak dabiltza, sarean gehien bat: konektibismoa. Informazioaren joan-etorrian eta ezagutzaren ibilbideetan teknologia berriek eragin dutenak ekarrita-edo, eLearning-aren munduan batez ere apurka-apurka zabaltzen hasi da teoria hau.
George Siemens da teoria honen sortzailea eta konektibismoari buruzko webgune-wikia atondu dute http://www.connectivism.ca webgunean .
Norbait interesatuta badago, hemen dago aurkezpen-artikulua ingelesez. Zuen ingelesa nirea baino askoz hobea ez bada, gabinete de informatika blogean (bai, gaur deskubritu dut. Hainbeste igartzen da?) sarrera-artikulua gaztelaniara itzuli du Fernando S. egileak (I eta II).
Irakurtzen hasi baino ez dut egin, dena dela hona aipu interesgarri batzuk (ez dut itzultzeko paradarik eduki, sentitzen dut):
Los aprendices hace tan poco como cuarenta años, completarÃan la escolaridad requerida y entrarÃan en una carrera que a menudo durarÃa toda una vida. El desarrollo de la información era lento. La vida del conocimiento se medÃa en décadas. Hoy dÃa, esos principios fundacionales se han modificado. El conocimiento está creciendo exponencialmente. En muchos campos, la vida del conocimiento ahora se mide en meses y años.
La tecnologÃa está alterando nuestros cerebros.
Saber-cómo y saber-qué están siendo suplementados con saber-dónde (la comprensión de dónde encontrar el conocimiento necesario).
El caos es una nueva realidad para los trabajadores del conocimiento.
La habilidad para ver conexiones entre campos, ideas y conceptos es un aptitud crucial.
La tuberÃa es más importante que lo que contiene. Nuestra capacidad de aprender lo que necesitamos para el mañana, es más importante que lo que conocemos hoy.
Deigarria behintzat bada. Ez dakit honek norainoko bidea egingo duen, baina etorri, laster baten beste aldaketa bat datorrela susmatzen dut. Lastima! Konstruktibismoarena ikastea hainbeste kostata. Arrazoia edukiko dute hauek ba!



jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Gabinete de informatica blogean nabigatzen segituz grafiko hau topatu dut. On-line ikaskuntza norantza doan edo zer eredu sortzen dabilen azaltzekoa. Hausnartzeko eta ezagutzeko gauza asko. Adibidez, Moodle deskubritzen hasi garen honetan batzuk bestelako teknologien aldeko apustua egiten dabiltzala dirudi, web2.0 aplikazioak hain zuzen. 2.0 hori ikaskuntza ereduei ere aplikatzen hasi dira (elearning2.0, learning2.0,..). Egia esanda, Moodle beti begitandu zait lar monolitikoa dela...