16
Ira
2008

Internet? Tiraaaaaa!

Irailaren ekuadorra pasatu dugu gaur. Aste pare bateko sprint-a urrirako, hau da, gure eskola gehienak hasteko. 40.000 etorriko ei dira aurten ere, eta publizitate kanpainak hasita daude. Etxeko buzoian hasi dira paperak agertzen, kalean ere kartelen bat ikusten da, metroan ere ikusten dira, telebista-irratietan agertu da spot-en bat edo beste.

Tira ba! Bueltatxo bat egingo dut euskaltegien webguneetara aurten zer nobedade dabilen edo. Webslides-en prestatuta daukadan aurkezpena entxufatu eta orriak pasatzen utzi dut. Kaka! Iaztik hona ez da ezer mugitu apenas, edo batzuek oraindik segitzen dute udako matrikulazio kanpainarekin edo beste batzuek webgunearen aingura aspaldian inkatu zuten, eta hortxe dago "matrikula zabalik" eternoa.

Baina ibili, bagabiltza, kalean, metroan, telebistan, buzoian... Eta interneti ez diogu kasurik ere egiten! (salbuespenak salbuespen)

Teknologia, webdosazero, webtresazero, sare sozialak, mundu birtualak, sarearen botere gero eta ikaragarriago eta ikaratzekoagoa omen... Mundua, komunikazioa, pertsonak, harremanak, portaerak aldatzen ari (omen) direla... O gu hemen!

Kartelak bilatu, kanpainak aztertu, kuxkuxeatu, saltsa apur iraileko sasoi kritiko honetan. Sarean behintzat ez dago modurik.

Gure "target-a", 40.000 horiek denak, analfabeto digitalak ote dira? Internetekoa matraka baino ez da? Teknologiarena ahoa ederto betetzeko berba potoloa besterik ez? Akaso hemen azken batean balio duena betikoa da, eta kitto? Akaso bai.

Baina sarean, geu barik, bada gure kanpainei kasu egiten dionik. Eskerrak!

Ez horregatik

Sergio Monge (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Iraila 16 - 09:27-(e)an bidalia.

Ez horregatik, ez horregatik.

Zuen publizitateak ez du inor bazter utzi. Denetariko egon dira iruzkinetan: aldekoak, kontrakoak....

Eskerrik asko ere bai

Benito-(e)k 2008, Iraila 16 - 11:35-(e)an bidalia.

Bai Sergio, eskerrik asko kanpaina aipatu eta zuen blogean komentatzeko kantxa emateagatik. Denetariko iritziak egon dira, eta hori normala da. Hala ere, kartela zeure kamararekin harrapatu behar izan duzu kalean, ezin izan duzu inora link bat egin erakusteko, eta hori da arazoa, euskaltegien matrikulazio kanpainak ez dira interneten ikusten, guk geuk baztertzen dugu, ez kanpainak komentatzen dituzuenok.

Bide batez, uste dut nire "eskerrak" hori "eskerrik asko" edo "mila esker" bezala ulertu duzula, baina "gaitz erdi" edo "sikieran" esan nahi du (gaztelaniaz "menos mal" edo "gracias (a Dios)"). Eskerrak hemen irakasleak gaudela! Wink

Dena dela, eskerrak eta zorionak ere merezi dituzue interneten egiten duzuen lanagatik. Eskerrik asko eta ondo segi!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia