Karrajerook lanean gabiltzan orduetan egiten dira kontu horiek guztiak.
Web2.0 .....han.
Katxiporreta!
Informazioa:
Portzierto, zer zabiltzate esaten?
Karrajerook lanean gabiltzan orduetan egiten dira kontu horiek guztiak.
Web2.0 .....han.
Katxiporreta!
Informazioa:
Portzierto, zer zabiltzate esaten?
Baina ez ziren zuetaz ahaztu, ikus hemen: http://www.slideshare.net/Joxe/web-20-ieb07/54
behintzat Joxeren aurkezpenean agertu zineten!
Aupa, Benito!
Zu ezagutzeko irrikaz nengoen eta galdetu ere galdetu nion norbaiti ea han zeunden baina oraintxe ikusi dut ez zinela joan...Lastima! Hurrengoan izango da, agian, Moodlemoot-en? :-)
Bide batez, aprobetxatzen dut adierazteko zure gunean egun batzuk lehenago ikusitako Daleren konoa euskaratu eta aurkezpenean erabili nuela (ederki baino hobeto etorri zitzaidan euskaljakintzaren filosofia azaltzeko). Mila esker. Ikusi edo beste zerbaitetarako erabili nahi baduzu, slideshare-n dago beste aurkezpenekin batera (ieb07 etiketaz):-)
Maite,
Ezagutu, honez gero ezagunak garela esango nuke. Aurrez aurre ez gara oraindino suertatu, baina, webdosazero honi esker, harreman sareak uste baino zabalagoak dira, gauza handia, ezta? Dena dela, neuk ere gustura botako nituzke parraplada batzuk, tartean elektroi eta uhin artifizial barik, zeurekin eta beste hainbatekin, baina aurrekoan esan nizun modura, nire denbora kudeatzeko ez da erraza aplikazioak topatzea.
Poztu egiten naiz Dalerenari etekina atera badiozu. Eskerrak, hala ere, ELE blogosferan dabiltzanei ere zabaldu behar zaizkie, hain bidez aurkitu nuen eta. Zelako inbidia ematen didate batzuetan. Eta zeuri itzultzeko eta guztion eskura ipintzeagatik jakina.
Egongo gara, seguru!
Eneko,
Egon, egon ginen, eta ez bakarrik Joxek aipatuta, Twitter-etik eta Txat-etik ere ibili gara jarraitzen. Egia esanda, joan ez joan ibili ginen Andoni eta biok komentatzen, eta programaren lehenengo zirriborroa ikusita pentsatu genuen igual kontu teknikoegia izango zela eta genuen gehiago komentatu. Gero, bistan da, uste baino interesgarriago suertatu da. Hala ere, lan kontuak ez digute asko erraztu. Eskerrak Nagore behintzat joan dela, eta haren berri eman digula.
Nagore,
Arrazoia! Gure munduko jende gehiagok egon behar zuen (bale! genuen). Ez zara bakarra izan hala ere. Eskerrik asko informazioagatik. Orain handik jasotakoa egostea da kontua. Ea ba!
jasotako azkenak...

Hemen ostatuta

AEK: Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea

Hiznet, hizkuntza plangintza ikastaroa
Hitzaldiak oso oso interesgarriak izan dira, 200 pertsona baino gehiago bildu gira. Bertan izan beharko zinen, bai zu,eta baita bertze irakasle asko ere. Katxiporreta!