21
Ots
2010

Hizkuntzen iraunkortasuna bultzatu: dekalogoa

Gaurko eguna, otsailak 21, Nazio Batuek Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu dute, hizkuntzen aniztasuna eta ugaltasuna ospatu eta sustatzeko eguna. Ekarpen txiki batekin gatoz gu, Aitor gure kolaboratzaileari esker:

Duela aste batzuk, Atoanen Galiziako blog batean aurkitu genuen dekalogo baten berri emen genuen. Dekalogo hura  Kataluniako unibertsitateetako hizkuntza-zerbitzuek egin duten «Sigues lingüísticament sostenible» dekalogoaren galizierazko bertsioaren (pdf) maketazio polit bat zen.

Aitorri ideia gustatu, eta dekalogo horrek euskarazko bertsioa (pdf) ere baduela, halako bat egitea polita izango zela pentsatu zuen. Maketazioaren egilearekin harremanetan jarri, eta gustura hartu zuen hark euskarazko bertsioa egiteko ideia. baita atoan egin ere.

Hemen behean duzue beraz HIzkuntzen irakunkortasuna bultzatu dekalogoa. Eskerrik beroenak Aitor Etxebarriari ideiagatik eta gurekin konpartitzeagatik, eta bereziki,  Vigoko Frian Teis ikastetxeko Monica Muñozi, diseinuagatik eta lanagatik. Unha aperta ben grande para ti, Monica.

Hizkuntzen aniztasuna bultzatu

Hizkuntza etorkinak

Plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2010, Otsaila 21 - 16:06-(e)an bidalia.

Bazen nire herrian oso ezaguna zen txoria. Bitxia zen gero Ambolo izeneko loritoa!

Lorito feo!- esaten genion guk-

Borracho!- erantzuten zigun berak-

Oraintsu hil zen eta oraintsu jakin nuen Ambolok Kaixo! esan nahi duela Ekuatore Gineako fang hizkuntzan. Harritu egin nintzen eta horrek pentsarazi zidan euskara beste hizkuntza batzuetako hiztunentzako ikusezina den moduan, zein ikusezinak diren guretzat inguruan dabiltzan zenbait hizkuntza: hizkuntza etorkinak, etorkinen hizkuntzak.

Kexu izaten gara ingelesak, espainierak edo frantsesak ikusi ere ez gaituelako egiten baina ikusten al ditugu guk inguruko beste hizkuntza horiek? Iruditzen zait beti gaudela besteek urratsa noiz emango zain.

Jar ditzagun handitasuna eta txikitasuna handikeriaren eta txikikeriaren parean eta gogora dezagun esaera zaharra: iturri txikiak handiak beste kentzen du egarria.

Mila esker Aitor, Mónica eta Benito.

Beste buelta bat

Benito-(e)k 2010, Otsaila 21 - 20:00-(e)an bidalia.

Monicaren lanari segida emateko, hona hemen haren diseinuaren gaineko aldaera bat, aurkezpen bat, Prezirekin eginda.

Hizkuntzak elkartzeko

Aitor (ez da egiaztatu)-(e)k 2010, Otsaila 24 - 09:14-(e)an bidalia.

Halaxe dio "O lar de Fairiño" izeneko blogeko kudeatzaileak eta dekalogo honen maketazioaren egileak, Monica Muñozek, Karraju honetan berak egindako lanaren berri jasotzerakoan.

Kantak dioen bezala, "Nik zuri, zuk niri, agur eginez elkarri."

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia