Hangoak eta hemengoak

Benito(e)k bidalita 2008, maiatza 22 - 00:39(e)an.

Enkarterriko berbalagunen blogean irakurri dut aipamena: "Euskara a contracorriente". Radio Euskadin jarraitzen dute euskararen hilabetearekin, eta erreportaje sortaren barruan guri interesatu ahal zaizkigun bi plazaratu dituzte egunotan.

Bata, Enkarterriko lagunek aipatu duten Euskara a contracorriente hori dugu. Laudioko euskaltegia, Enkarterriko berbalagunak eta Vianako ikastolara. Izenagatik igarri daiteke "a contracorriente" horrekin inguru "ez euskaldunei" egiten diotela erreferentzia.

Interesgarria hangoek eta hemengoek kontatu dutena. Euskararen inguruko patetismoa nagusitzen denerako botika ona ematen dute inguru "erdaldunetako" euskaldun hauek. Ez dakit zergatik (edo bai), euskaldun berri /euskaldun zahar bereizktearekin akordatu naiz. Zonalde "euskaldun berriak" izendatu nahi ote dira Enkarterri, Aiara edo Nafarroako hegoaldea? Kontuak kontu, euskaraz egiteko ilusioa dabil oraindik bazter guztietan, uste izaten dugun baino gehiago, benetan.

Bestea euskara ikasten duten etorkinekin egin dute: Inmigrantes euskaldunberris. Getxoko euskaltegi batean Aisarekin ari dira etorkinok. Gai golosoa kazetarientzat urrunetik etorritako ikasleena, aspalditik. Edozelan ere, onartu beharra dago halako poztasuna eta animoa ematen duela urruneko jendea umorez eta gogoz ikasteko ahaleginean ikusteak, eta zer pentsatua eman beharko lieke askori, ezta?

"Es un idioma complicado y eso le da un encanto adicional"

Hemen ere entzun ditzakezue erreportajeok:

Euskera a contracorriente

powered by ODEO
Inmigrantes euskaldunberris

powered by ODEO

Argazkia: Enkarterriko berbalagun

Etiketak: | | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Nik beste hausnarketa bat egiten dut, EITBren (eta beste askoren) jarrera paternalista eta erdarazalearekin gero eta gogoituago nago. Ze majuak, ze jatorrak, ze bitxiak, ze gutarrak... puaff! Gero herri hauetara joan eta edozein harri mugitzeko 11 oztopo jartzen dizkigute, oso arin goazela esanez.

Ah! Bitartean Periferiako euskaldunberri (jakina) militante asko urteetako etsipenaren ondorioz herri euskaldunetara joaten zaizkigu, aborigenen erreserbetara, txalet adosatu eta baserri eraberritu horietara, eurek bizi izandakoa seme alabek paira ez dezaten (euskararen indar zentripetoa?).
Beno Far Westen sikiera "indioarena" egiten bagaude mohikano batzuk. Gora Manitou!

atxilipu (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 22 - 13:07 | erantzun honi

Ipar Amerikako aborigenen ipuin batetik hartuta:

Cuando expresamos nuestro deseo de unión reclamando nuestra pasión por la vida, los tambores de nuestros corazones llaman a otros. Cuando hallamos alegría en los hechos cotidianos, recibiendo cada día con genuina excitación, atraemos a otros.

Gora Manitu eta manituarrak!
Haw!

Benito | 2008, maiatza 22 - 15:54 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak