13
Ots
2009

EGAko azterketak kentzearena sarean

Atzo Maite Goñik IKTeroak eta Euskaljakintzan duela gutxi sarean ipini zituen 2008ko azterketak erretiratzeko agindua jaso duela kontatu zuenetik erreakzio ugari izan dira sarean. Bistan da asuntoak euskalduntze-alfabetatzea ere ukitzen duela bete-betean, eta momentuko haserreaz gainera zer pentsatu eta zer esan asko eman dezakeela hemendik aurrera.

Ez naiz haragoko hausnarketetan sartuko oraingoz, sarean han eta hemen orain arte esan direnen loturak batu baino ez dut egingo:

Ez dakit erreakzio hau inoren ipurdia ikaratzeko bestekoa izan ote den, edozelan ere gauza bat falta da hemen, eta faltan jarraituko du seguruenik: Administrazioaren azalpen argudiatua.

Interneten gabiltzan endredanteok ez ezik, jende gehiagok ere merezi duela uste dut. "Innovation" foro eta jardunaldietan komunikazioaz, partaidetzaz eta berrikuntzaz gorbatak ondo estututa nahiz "casual" populista jantzita esaten diren horiek sinestuta eta jakitun esaten diren konprobatzeko baino ez bada ere, bestela asko oposaketetako temarioan kateatuta geratu zirela pentsatu beharko dugu.

Badakizue beraz, 300 hitzeko idazlana. Argudioak ondo antolatuta, koherentziaz eta kohesioaz idatzita, jarioa, egokitasuna eta aberastasuna. Eta lasai, inoiz baino zuzentzaile gehiago egongo dira, eta ez diete ortografia errorei eta ergatiboei gehiegi erreparatuko gainera.

Saiatu naiz, saiatu, ez

ainhoa (ez da egiaztatu)-(e)k 2009, Otsaila 13 - 21:15-(e)an bidalia.

Saiatu naiz, saiatu, ez haserretzen, hitz ematen dizuet. Hiruzpalau aldiz hasi naiz iruzkin hau idazten eta atzera-aurrera nabil, hitzak egoki hautatu ezinik.

Kontziente ote dira benetan erabaki hori hartu dutenak eragindako kalteaz eta emandako itxura eskasaz?

Zenbat gau, asteburu eta opor eman dituzu, Maite, euskal komunitateari euskara ikasten laguntzeko materialak prestatzen? Uler dezakete EJko agintariek hori zure aisialdiari denbora lapurtuz egin duzula? Uste dut hori ezin dutela irudikatu, ezin dute ulertu zer esan nahi duen horrek, zure materialak zeure onurarako gorde ordez komunitateari oparitzea, musutruk, ezta hori ere, gainera ordenagailuak, sareak eta baliabideak zuen patrikatik jarrita. Ez, hori ezin dute ulertu. Orain hasiko dira susmatzen interes politiko edo ekonomiko ezkutuak dituzula hori egiteko, besterik gabe ez direlako gai ulertzeko zer den lana borondate hutsez egitea. Guk bai, badakigu eta eskertzen dizugu benetan.

Ostegun honetako ekitaldia lehenengo urratsaren amaiera baino ez dela garbi izan ezazu. Orain gogotsuago lagunduko dizut (lagundu, ze jarraitzearena... buff!! zaila benetan, a ze martxa!). Eutsi umoreari!! mx

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia