C-testak

Benito(e)k bidalita 2008, otsaila 18 - 19:42(e)an.

Hizpide 66an Josu Peralesek idatzi duen artikulua irakurrita, C-test horietako bat egiteko gogoarekin geratu naiz.

Josuren instrukzioei jarraituta testu pare bat hartu ditut. Zazpi izan beharko lukete guztira, baina birekin hasi naiz.

Hark emandako irizpideak betetzen diutuztela uste dut: testu osoak, eduki neutralekoak (bigarrenean zalantza egon liteke), xede-ikaslearentzat egokiak (bota dezagun 2. mailako ikaslea), interesgarriak (uste dut), eta hizkera "korrientekoak" (espezializazio, bitxikeria eta termino tekniko barik).

Berriako albiste bat, eta Joxe Aranzabalen blog-mezu bat.

Javier Clemente Iranen biziko da azkenean (Berria, 08/02/18)

Javier Clemente (Barakaldo, Bizkaia) Irango futbol hautatzailea azkenean Iranera bertara joango da bizitzera, gaur Kayhan International hango egunkarian esan duenez. Selekzioa Euskal H------ zuzentzeko propo------ egin zi-- Irango Federa------ -Iranera par----- prestatzera soi--- joango ze-- adierazia zu---, baina feder------ ezezkoa em-- dio.

"Iranen biz--- naiz, ez dau--- inongo araz---- horre-----", esan d- hautatzaileak. Ha-- ere, Clem----- aipatu d- Zarauzko (Gipu----) etxera buelt----- dela Ira--- behar e- duenean –Zara----- bizi d--.

Hiru urt--- kontr---- sinatu zu-- lehengo ast---. Espainiako e-- Serbiako selek----- ere entre------ dago.

Eta hileta zibila nahi dugunok? (Joxe Aranzabal. Faroa, 08/02/12)

Ez dut presarik, baina hiltzen naizenean hileta zibila nahi dut neuretzat. Hala e--, Elorrion —e-- herri ask----, Eibarren iz-- ezik, beha----- —, ez da-- azpiegi------- horrelako zerem----- txukun egi----.

Zerbait eg-- beharko du-- egoera konpo------. Udalarekin hi-- egin, e-- baita ehorzte------- ere, lehen------ lekuren b-- presta de--- horre------, eta bigar----- eskain ditz---- gutxi----- zerbitzuak e-- azpiegiturak, na-- duenak hil--- zibila iz-- dezan.

Zuen herr----- zelan da-- kontu h--? Eskertuko nit---- zuen irit----.

Ez dira zailak sortzen. Akaso halako ariketak prestatzeko software batekin (Hot Potatoesen estilokoa), txukunago geratuko lirateke. Zalantza pare bat (Euskal Herria hitz bat ala bi dira?), baina testuak laburrak izanda berehala egiten da (instrukzioak ondo jarraitu baditut).

Egiten saiatu naiz, baina nik neuk egin ditudanez nahikotxo erraza egin zait. Zeuek probatu, nahi baduzue.

C-test hauei buruz zein da lehenengo inpresioa?

Eguneraketa.

Hot Potatoes-en JCloze erabilita sortu daitezke C-testak. Eta blogean sartu. Horrela geratzen da proba:
<br /> Eta hileta zibila nahi dugunok?<br />

Eta hileta zibila nahi dugunok?

C-testa. Bete hutsuneak.


Ez dut presarik, baina hiltzen naizenean hileta zibila nahi dut neuretzat. Hala e, Elorrion —e herri ask, Eibarren iz ezik, beha—, ez da azpiegiturarik horr zeremoniak txu egiteko.

Zerbait eg beharko du egoera konpo. Udalarekin hi egin, e baita ehorzte ere, lehen lekuren b presta de horretarako, e bigarrenek esk ditzaten gutxi zerbitzuak e azpiegiturak, na duenak hil zibila iz dezan.

Zuen herr zelan da kontu h? Eskertuko nit zuen irit.

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Mezuan ez dut azaldu C-testa zelan sortu behar den. Josu Peralesek Raatz eta Braley-ren azalpena ekarri du. Proba egin eta testatzeko 10 pausoko prozesua da. Lehenengo biak baino ez ditut ekarriko, testaren beraren diseinuari buruzkoak:

  1. Aurki itzazu zazpi testu, horietako bakoitzak hirurogetik hirurogeitamar hitzetara dituela. Aukeratutako testuek osoak izan beharko lukete, eduki neutralekoak, xede-ikasketariarentzat egokiak, interesgarriak. Ez lukete hiztegi bereziturik jaso behar ezta ezagutza espezializaturik ere.
  2. Lehenengo esaldia bere horretan utzi eta hasi ezabatzen bigarren esalditik aurrera esaldi bakoitzeko bigarren hitzaren eskuin aldeko erdia ezabatuz. Hitzaren letra-kopurua bakoitia denean ezaba ezazu, orduan, letra bat gehiago. Ez hartu kontuan zenbatzean letra bakarreko hitzak (Ingelesaren kasuan a eta I, gaztelaniaren kasuan a proposizioa ere aipa daiteke edo y konjunkzioa). Beharrezko item-kopurua sortu denean ez ezabatu gehiago baina utzi testuari jarraitzen era naturalean amaitu arte. Testua papereratzean kendutako letra bakoitzeko tartetxo bat utz daiteke edo, besterik gabe, lerro bat luzera berekoa zuriune guztietan. Lehenengo aukerak erraztu egiten du erantzutea, bigarrenak, berriz, zaildu.
Benito | 2008, otsaila 18 - 23:53 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak