Ato(i)an: ikasleak

Benito(e)k bidalita 2008, urria 12 - 23:32(e)an.

Badakizue aspaldian sarean ikusten ditugun printza txikiak hona ekarri beharrean Atoan() izeneko azpigunean batzen ditugula. Hasi nintzenean ez nuen espero hainbeste emango zuenik, baina tontamentean egunero bospasei kontutxo botatzen ditut: nonbait ikusi dugun web interesgarriren bat, baten batek esandako zerbait, bideoak... Sarea oparoa da, baita euskararen/hizkuntzaren irakaskuntzaren ingurumari honetarako ere.

Gauzak jaso eta bota egiten dugu zuzenean, ez dugu asko jorratzen normalean. Horretarako dago karraju nagusia hain zuzen ere, eta aste honetan gauza batek eman dit komentatzeko gogoa Atoanen atoian.

Euskara ikasle batzuen berri heldu zaigu asteon saretik. Batetik Bilbon ikasten duten euskalerritar biri egin diete elkarrizketa El Correon, eta bestetik urruneko euskara ikasle pare baten berri eman digute Argiak eta Gaur8k: puertorricoarra bata eta japoniarra bestea hurrenez hurren.

Gutxitan ikusten dira bertoko ikasleekin elkarrizketak eta haien inguruko erreportajeak, gehienetan matrikulazio sasoiekin lotuta etortzen dira. Bestelakoa da atzerritik etorrita edo atzerrian bertan euskara ikasten dihardutena. Albiste golosoa bide da hedabideentzat hegoamerikarra, afrikarra, japoniarra edo poloniarrak euskara ikastea. Seguruenik txakurrak pertsonari haginka egin edo pertsonak txakurrari kontu haren bidez azaltzen da hau.

Aste honetakoan dena dela gauza bati erreparatu diot, ez nuke esango orokorra denik, baina aipamenen bila ibiltzen naizenean, gauza batek eman dit arreta. Kanpotarrek gehiago egiten dute berba euren ikas-estrategiez, hain zuzen ere Shinohara japoniarrak kontatu digu nola bere buruarekin egiten duen berba euskaraz, eta Ricardok Puerto Ricon EHtik euskaraz heltzen zaizkion mezuak jaso, behar den denbora hartu eta ondo ulertu arte egosi eta gero beti idazten duela erantzuna.

Bilboko ikasleen elkarrizketan baina, gutxi egiten da berba nola ikasten duten, gehiago zergatik, motibazioa eta -gehien bat- dirua, matrikula, diru-laguntzak eta halakoak. Euskaltegian ari dira biak, eta han jakingo dute zelan ikasi bestela.

Eta detailea, bertotik milaka kilometrora ikasi duten horiek egin duten gasturik handiena EHra etortzeko biletea izan dela dirudi.

Ekonomiaz eta krisiaz ari dira bazterretan, diruaz gu. Eta Jozulinen premonizioak bete ezean, beharbada Ken Carroll-en gomendioa hartu beharko dugu aintzat laster batean. Urruneko ikasleak irudimen eta ikuspegi zabalaren  faltan ez daude behintzat.

Etiketak: | | | | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Nire betiko pajilleoak izango dira, baina niri beste kontu bat egin zait deigarria: El Correo-k euskalduntze-alfabetatzeaz eta AEKz egin duen erreportaia eta bertan erabilitako tratamendua.

Egia esan, ez dakit nola interpretatu, harrigarria iruditzen baitzait dena, kontuan hartzen badugu egunkari honen ohiko ibilbidea. Ikusi besterik ez dago larunbatean bertan nola aurkeztu zuen Merkataritzan euskara erabiltzeko Legebiltzarrak hartutako erabakiaeta duela zenabit hilabete Hizkuntza Politikaz atera zuen iritzi-sorta ederra.

Zerbait ari ote da mugitzen? Lopez-efektuaren eragina ote da? Ala zer? Edozein kasutan, pozgarria iruditzen zait, oso, honek guztiak, azalean behintzat, erakusten duena.

aitor (ez da egiaztatu) | 2008, urria 13 - 10:16 | erantzun honi

Deigarria eta ez da kasualitatea izango seguruenik. Egunotan Patxi Lopezen agerraldiaren ondoren HABE eta euskaltegiak aipatu dira sarri gainera. Hartzaren besarkadaren traza hartzen diot nik honi.

Benito | 2008, urria 13 - 13:29 | erantzun honi

Jozulin igarle txarra dela argi dago. Lau guraso talde (lau!) atzera bota zizkiguten egun berean euskararen alde zenbat eta zenbat lan egingo duten entzun behar izan genuen, eta bla eta bla eta bla-bla-bla. Enfin, honetan urtetxuak daramatzagunontzat sorpresarik ere ez da baina...

Jozulin (ez da egiaztatu) | 2008, urria 13 - 13:05 | erantzun honi

Jozulin iragarle txarra baina artista fina dugu.

Eskerrak gure sektorean adinaren batez bestekoa altua dela, zorionez, honelako kasuetan gutxienez.

Benito | 2008, urria 13 - 15:26 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak