27
Mai
2011

Online aplikazio bi partekatzeko asmoz

Lola Izagirre eta Josu Lezameta, Galdakaoko Udal Euskaltegiko Autoikaskuntza irakasleak

Baliabide erakargarriak nahi dituzu? Arrakastatsuak? Atseginak eta ikasleen gustukoak? Doakoak? Bai? Segi irakurtzen:

Jarraian dituzuen hauek erabiltzen hasi ginenean, eta bisita kopuruari erreparatuta (14.000 baino gehiago dagoeneko), ohartu ginen gure ikasleak ezezik besteren batzuk ere bazebiltzala handik. Pentsatu genuen orduan ongi etorriak zirela bisitari haiek eta aplikazioak ezagutarazi eta nolabait gainerakoekin partekatu egin behar genituela, nahi duenak erabili eta berriak sor ditzan.

Photopeach.com

Ideia sinple batetik abiatuta egin genituen hiztegi irudidunok -hitzak, irudiak eta musika lotu- Photopeach delakoan izena eman eta trasteatzen hasi ginenean. Horrela, apurka-apurka, 28 hiztegi eta joko (quizz) sortu genituen eta Galdakaoko Udal Euskaltegiko autoikaskuntzako ikasleentzako ikastaroetan txertatzen hasi ginen, astean desberdin bat jarrita.

Hemen dituzue, beraz, gure hiztegitxo irudidunak zuentzat: ikusi, ibili, zuen ikasleei erakutsi eta zuek ere ideia berriekin Photopeach-en izena eman eta hasi saltseatzen. Erraz erraza da: gaia aukeratu, argazkiak igo, testua jarri, musika aukeratu eta voilà!

Hemen aurkituko dituzue gureak: http://photopeach.com/user/GaldakaokoUE

Eta hemen erakuskari bi, jokoa eta hiztegia:

Proprofs.com

Hangman -urkatuaren jokoa- eta Scrable -letrak ordenatuz hitza asmatu- motakoak egin ditugu Proprofs delakoa erabiliz. 30 dituzue guztira, gurutzegrama eta puzzle bana ere tarteko. Aurrekoa bezala, hau ere ezin errazagoa da zuek ere antzekoak egin ditzazuen.

Hona hemen gureak: http://www.proprofs.com/games/player/galdakaokoue

Eta hona erakuskari bat (Bizkaiko herrien izenak):

Bai Photopeach-ek eta bai Proprofs-ek aukera ematen dute esteka jarri edota zuen web orri edo blogetan enbotatzeko.

Ah! Ez ahaztu: Ganorazko zer edo zer egiten duzuenean, partekatuko duzue besteokin, ezta? Aurrera!

 

Onak

Benito-(e)k 2011, Maiatza 27 - 12:22-(e)an bidalia.

Jope, horrelako zenbat gauzatxo egin daitezkeen ba. Eskerrik asko besteoi kontatzeagatik eta konpartitzeagatik. Ea jende gehiago animatzen den.

Photopeach

pmontoya (ez da egiaztatu)-(e)k 2011, Uztaila 10 - 13:21-(e)an bidalia.

Oso erakargarriak iruditu zaizkit hiztegi irudidunok, ikasleei gomendatuko dizkiet eta ea datorren ikasturtean horrelakoak egiten animatzen naizen!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia