azterketak

Atariko

Karrajua(e)k bidalita 2008, urtarrila 5 - 20:33(e)an.


Joxe Rojas beteranoa dugu internet eta teknologia kontuetan, eta euskaltegien munduarekin ere izan du harremanik. Webgune edo bloga egin zuen lehenegoetarikoa, eta duela gutxi indarrez etorri zaigu bueltan Teknopataren Txokoarekin. Gune berrira lehengo proiektuak ere ekarri ditu, eta haien artean aspaldian garatu zuen Atariko aplikazioa dugu.

Atariko EGA azterketetako atariko probak egiten entrenatzeko software-a da. Entzutezko ulermenaren proba egiteko grabazioak ere badaude. Ordenagailuara jaitsi, instalatu, ekin eta emaitzak konprobatu. Atarikoaren webgunean dauzkagu jaitsi beharreko fitxategiak:

Atarikoaren orrian bertan dauzkazue jaisteko eta erabiltzeko instrukzioak.

Windows-eko erabiltzaileentzat ohartxo bat. Joxe Makero amorratua da, eta ariketen fitxategiak .sit formatuan daude konprimituta. Windows-en fitxategi horiek deskonprimitzeko Stuffit Expander programa beharko duzue, baina kontuz, programaren azkenengo bertsioak ez ditu .sit fitxategiak deskonprimitzen, bertsio zaharrago bat beharko duzue. Nik emuleren bidez lortu dut. Dena dela baten batek fitxategiak ZIP formatuan konprimituta nahi balitu (eta Joxek baimena emango balu), nonbait jarriko ditut eskuragai.

Hirugarren mailarekin aurten jende askok ez du atariko probarik egin beharko, eta hemen aurkituko dituzuen probak zahartxoak dira eta aspaldian eguneratu barik daudela dirudi. Baina oraindik erabilgarriak izan daitezke ariketa gisara baino ez bada ere, eta gainera, egindako lanak aipamena merezi du sikieran.

Bestalde, gogoratu sarean badela EGAko atarikoak eta bestelakoak on-line egiteko aukera:

Etiketak: | | | | |
2 iruzkin | View blog reactions

Euskara agirien saltsa: Sareko Argiako artikulua

Karrajua(e)k bidalita 2006, azaroa 1 - 16:01(e)an.

Sareko Argian albiste modura agertu da artikulutxo hau. Ez da ez luzea ez exhaustiboa, baina une honetan euskarazko hizkuntza-agirien inguruko informazioa eta materiala topatzen hasteko abiapuntua ona eman digute.

Azterketa, proba eta agirien zurrunbiloan argi apur bat behar dugunean, ikasleari informazioa ematearren edo norberak ikastaroak antolatzeko edo jakin behar hutsagatik behar duenerako baliagarria duda barik. Horrezaz gainera, azterketa eredu ofizialen zerrendatxo bat ere ematen digu.

Beharbada EAEtik kanpoko informazioa falta da, Nafarroa eta Iparraldeko EGArena adibidez.

Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Hizkuntz eskakizunen atariko proben ereduak

Karrajua(e)k bidalita 2006, maiatza 30 - 20:36(e)an.

 

Euskadi.net-ek hemen dauzka hizkuntza eskakizunetako atariko proben ereduak. Txelisen bidez jasota.

Etiketak: |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

E-GA proiektua

Karrajua(e)k bidalita 2006, martxoa 5 - 23:09(e)an.

Internet&Euskadi webgunearen barruko egitasmoa. EGArako materialak digitalizatzea eta sarean sartzea dute helburu.

Etiketak: | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Syndicate content

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak