01
Eka
2008

Ataza 2.0?

Zer: 

Atazak 2.0 aukerekin antolatzeko saiotxoa.

esteka: 
http://gentequebloguea2.blogspot.com/

Gente que bloguea bloga aurkeztu digu Iñakik. Gaztelaniaren irakaskuntzan ezaguna den Gente 2 materiala web2.0ra egokitzeko eta osatzeko saio interesgarria egin dute han. Inbidia apur bat sentituta, probatxoa egiteko kili-kilia izan dut. Gurera ekarrita zer izan liteke 2.0 ataza bat? Honelako zerbait?

AEKren ataza honetatik abiatu naiz.

Bertsolariak eta bertsoak

Hiztegi apur bat

Bertsoplaza.tv gunea aurkitu dugu internet-en. Bertsoen munduko gauza asko, elkarrizketak adibidez. Hau irakurri dugu han:

Bertsolari, bertsozale, aditu, gai-jartzaile... eta bertsoarekin zerikusia dutenei egindako elkarrizketak dauzkazu hemen ikusgai, Hitzetik Hortzerak eta Bertsoplazak grabatuak. Nahi baduzu, komentario bat utzi.

  • Bertsolaritzaren munduan oso erabiliak diren hitz batzuk azpimarratu ditugu. Seguraski gehienak ondo ezagutuko dituzu honez gero. Buelta bat emango diegu dena dela. Esaguzu zerbait bakoitzari buruz. Baina lasai, kontsultatu egin ahal duzu. Hemen dituzu pista batzuk:
  • Ondo da. Orain hitz bakoitzari buruz dakizuna edo ikasi duzuna iruzkinetan (komentarioetan) idatzi ahal duzu. Eta besteek idatzi dutena zuzendu eta osatu ere egin ahal duzu. Bertsolaritzari buruz gauza asko ikasiko ditugu gaur.

Egon zara inoiz bertso-saio batean? Ez? Orain ikusiko duzu bat.

Bertso-saio hau bertsoplaza.tv-tik atera dugu. Datu batzuk behar ditugu:

  • Bertsolaria: nor da? Zer dakigu hari buruz?
  • Gai-jartzailea: nor da?
  • Bertsozaleak: nortzuk dira? Nongoak?
  • Bertso-saioa. Non? Zergatik?

Bilatu informazio hori ahal duzun lekuan, internet guztia daukazu eskura. Iruzkinetan ipini informazioa, edo osatu besteek ipintzen dutena.

Gustatu?

Bideo originala aurkitu baduzue galdera hau ikusiko duzue azpian: Gustatu zaizu? Eta bost izar dauzkazu baloratzeko. 1: ez, 2: tira!, 3: ondo dago, 4: oso ona, 5: ikaragarri ona. Ipini zure puntuazioa hemen behean:

  • Bertso-saioari:
  • Bertsolariari:
  • Gai-jartzaileari:
  • Bertsoari:
  • Bertsolaritzari:

 

Honelakoa izan daiteke 2.0 ataza bat?

Kaixo, Benito: Diseinatu

Ibilbidea (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Ekaina 2 - 09:43-(e)an bidalia.

Kaixo, Benito:

Diseinatu duzun ataza hau oso interesgarria iruditzen zait. Lehenengo atalean ikasleek informazio-hutsune bat bete behar dute (halakoen problema behin batek egina besteek erantzuna agerian dutela izaten da); bigarrenean; aurrekoan sakontzen da, baina bilatu beharreko informazioa konplexuagoa da; hirugarrenean, haien esperientzia edota iritzia konpartitzeko aukera dute (aktibitate esanguratsua izan ohi dena).

Ene ustetan, andamiajea (scaffolding; euskaraz?) egokia da: eskatzen dizkiezun egitekoak ongi ordenatuta daude eta blogean bertan dute informazio gehiena. Oso ondo.

Nolanahi ere, gauzak pixka bat aberasteko beste urratsik eman liteke. Adibidez, ikasleen arteko komunikazioa bilatu atazaren betekizunerako. Horixe da guk geure esperimentuan bilatu duguna: bertan atazak ikasleen arteko komunikazioa bultzatzeko aitzakia baino ez dira. Guk elkarpuntu bat baino ez diegu eskaintzen.

Asko pozten naiz gure lanak beste norbaitengan eraginik izan duela ikusita!

Laster arte ;)

Ariketa

Benito-(e)k 2008, Ekaina 2 - 17:14-(e)an bidalia.

Eskerrik asko Iñaki.

Ez naiz zentratu hala ere atazaren beraren diseinuan eta aldamioan (ez dakit euskaraz honi bestelako itzulpenik eman zaion), okurritu zaidan lehenengoa egin dut, asko pentsatu gabe.

Proba gehiago izan da, zuen antzera, atazaren jarduerarako erabiltzen diren komunikazio kanalak aurrez aurrekotik 2.0 ingurune batera transposizioa egitekoa. Bideo enbotatua, iruzkinak, bloga bera. Hala ere, uste dut halako ataza diseinatu orduko zer nolako ikasleekin ari garen jokatzen zehaztu beharra dagoela. Nik hiru aukera ikusten ditut:

  • Ikastaldea. Dela aurrez aurreko talde bat, dela talde "birtual" bat (Moodle ikastaro bat adibidez).
  • Ikasle bakarra, norbanakoa. Autoikaskuntza eredu batzuetan gertatzen den antzera.
  • Irekia. Ikateko baliabide bat sarrera librekoa, non edonork (banaka nahiz taldeka) sartu eta interaktuatu ahal duen. Hizkuntzak sarean ikasteko eta lantzeko modan ipini diren plataforma eta zerbitzuen antzera.

Bistan da, kasu bakoitzean elkarreragina, komunikazioa eta dokumentazioren trataera desberdinak izango dira, berdin ikasleen parte-hartzea eta motibazioa, ataza bera enfokatzeko modua ere bai ondorioz.

Ataza hau adibidez lzein multzotan kokatuko genuke egokien? Nik lehenengoan duda barik, baina horretarako, zuk diozun modura, elkarreragin eta lan kolaboratiborako iruzkinak baino bide eraginkorragoak behar genituzke: wikiak? txata?.. Ez dakit ba. Probatzea da kontua.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia