Badakit batzuekin ez dagoela flipatzerik, baina egia esan behar dizuet guztiz harrituta, asaldatuta utzi nau gaurko El Correo-n argitaratutako artikulu honek: La ingenuidad va por barrios.
Gutxitan ikusi dut euskara mesprezatu, baztertu eta gutxiesten duen artikulurik. Non, eta El Correo ahalguztidunean; noiz, eta HPStik akordioak, kontsentsuak eta hitz onak esaten eta idazten hasi diren garai honetan.
Haserrealdi batekin konpon litekeela uste izango du bat baino gehiagok, baina ez dut uste hor bukatu beharko litzatekeenik. Nork, non, nola... ez daukat argi. Argi dagoena da, nire ustez, euskararen aldeko lobby potente bat eratzen jarraitu behar dugula.


Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Ba, nik dagoeneko ez dut horrelakoekin flipatzen. Lobby-a badago, argi dago aspaldi honetan ekinean dabilela lobby moduko bat Espainian "hizkuntza autonomikoen gehiegikeriak" bere lekura ekarri guran. Katalunian aspaldi dabiltza, Galiziara ere zabaldu ziren, eta EHan azkenak izan gara nonbait.
Zer asmo dabil honen inguruan? Politika kontuak azken batean, eta hartarako pausoen artean honelako usteak eta jarrerak hedatzea.
Hau ez da gerrila, ez. Armada ondo antolatua eta hornitua baino. Argudioak eta diskurtsoa beti berdinak.