Interakzioaz (I)

Plisti-plasta | 2010-02-02 00:00

Interakzioa eta iterazioa

Lehengo batean lanera joan aurretik gosari-legea egiten ari nintzela, zientzialari bat ari zen sukaldeko irratian zenbait galderari erantzuten. Haren erantzun batek kendu zizkidan loaren azken arrastoak. Esatariak munduak azken 100 urteetan egin duen aurrerapenaz galdegin zion. Zientzialariak urteotan ezagutza izugarri hazi dela erantzun zion, aurreko mende askotan baino gehiago. Hazkunde horren arrazoia ere argitu zuen: interakzioa. Interakzioa da, beraz, ezagutzaren hazkundearen lehengaia.

Goiz horretan nire gosariak ohi baino azukre apur bat gehiago izan zuen.

Pentsatzen jarrita, azter dezagun giza-talde, pertsona edo erakunde baten interakzioaren kantitatea eta kalitatea eta beronek, ziur aski, emango digu bere egoeraren eta aurrerapen-gaitasunaren neurria.

Pentsatzen jarrita, azter ditzagun Benitok azken hilabetean jarritako zenbait mezu: Komunitatea?. Zaindariaren karga. Atazaute. Etorriko dira berriak. Topikoak edo.

Ez al gara guztiotan interakzio-arazoak aipatzen ari?

Zenbaitetan, ez al gara euskaltegietan interakzioa iterazio huts bihurtzen ari?

Etiketak: | | |

Bidalitako artikuluak

Eskerrak norbait konturatu dela zertaz ari naizen ;-)

Eta uste dut asmatu egin duzula gainera: interakzioa ala iterazioa?

Interakzioa pertsonen arteko hartu-emana, ziklikoa eta jarraia; ezagutza, edukiak, esanahia, trebezia, konfidantza eta taldetasuna apurka-apurka berekin hazten dituena. Iterazioa: mekanika, errutina, inora ez doana, erritua, eduki eta esanahirik gabea, ez bada nonbaitetik datorren agindua-komandoa. 

Pentsatzeko moduko galdera, alajaina!

 

Benito | 2010, otsaila 2 - 17:06 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak