HABEren zuzendari nagusiari

Plisti-plasta | 2009-06-10 17:16

Hiru kontutxo/ipuintxo besterik ez dizkiot aipatuko gaur-gaurkoz, Hona:

1.    Prokusto (Joxerra Garziaren hitzetan)

Grezia zaharreko mitologia aberatsean bazen pertsonaia bat, behin baino gehiagotan aipatu izan dudana, liluratuta bainauka: Prokusto. Nor zen Prokusto hori? Bada, bide-bazterrean egon ohi zen erraldoi bat. Ohantze edo ohe moduko bat zeukan Prokusto hark, bere neurri-neurrikoa. Bidean pasatzen ziren bidaiariak hartu, eta bere ohean etzan arazten zituen, banaka. Hala jakiten zuen ea bidaiari bakoitzak luzera egokia zuen edo ez. Bidaiariren bat txikiegia bazen, hartu beso-zangoetatik, eta bortxaz luzatzen zuen, harik eta luzera egokia hartzen zuen arte. Harik eta bere ohearen tamainakoa egin arte, alegia, nahiz bortxazko luzatze horretan bidaiaria hil. Oherako handiegia bazen bidaiaria, berriz, ohez kanpo geratzen zitzaizkion puskak moztu egiten zizkion Prokustok, bidaiariaren beraren hobe beharrez beti ere. Alegia, tamaina egokiko izan zedin bidaiaria: ez handi, ez txiki… handi-txikia ohearen arabera juzkaturik beti ere.

2.    Rube Goldbergen makina

Rube Goldbergen makina edo gailu guztiek badute ezaugarri nabarmen bat: eginkizun errazena egiteko ere oso zeharkako bideak erabiltzen dituztela, alegia. Fisika eta surrealismoaren arteko nahasketa dira (patafisika). Nik beste urte dituzuenok, agian gogoratuko dituzue TBOn agertzen ziren tankera honetako makinak. Indianako Purdue Unibertsitateak urtero antolatzen du Goldberg-makinen lehiaketa, irabazle izateko ahalik eta urrats eta prozesu luzeenak burutu behar ditu makinak emaitzara heldu baino lehen.

3.    Föhn efektua

Alpeetako haize entzutetsu baten izena hartu du efektu honek. Erliebe menditsuetan gertatu ohi da, aire bero eta hezeak gora egin behar izaten duenean mendiak eragiten dion traba gainditze aldera. Honek ur-lurruna hoztu egiten du eta kondentsatu, ur-tantak sortuz haizealdeko mendi-hegalean, hodeiak eta euri zaparradak izan ohi dira bertan. Haizebeko mendi-hegalean, ostera, oskarbi izaten da eta tenperaturak gora egiten du.

Izan beza jakituria lagun zuzendari nagusiak, Prokustoren, Goldbergen eta Fönnen hatzaparretatik ihes egiteko.

Argazkia: Máquina de Rube Goldberg en la base del Alinghi. Egilea: freshwater2006. Lizentzia.

Etiketak: |

Bidalitako artikuluak

Hala izan bedi, aska balegi tronua.

Ekidazu (ez da egiaztatu) | 2009, ekaina 10 - 17:24 | erantzun honi

Bakigu nor, interesgarriena falta da orain: zer eta nola?

Benito | 2009, ekaina 10 - 18:17 | erantzun honi

Ez dauka beharleku makala Mujikak, ez. Euskara zaila da ikasten, bai. Horren arabera, lan zatarra tokatu zaiola pentsa daiteke.

Nago gobernu horretako batzuen ustez euskara Goldberg-en makinaren antzeko zerbait dela, denok ulertzeko moduan esan ahal dena behar barik konplikatzeko kapritxa. Edo Prokustoren batek ohean sartu dituela sentitzen dutela, norberaren handitasun linguistikoa burdinezko ohe gogor batean sartu arte estutzen dituela. Edo beti mendiaren hegal batean daudela, beste aldea Föhn-en bizileku eternoa dela uste dute,  laino beltza eta lanbro zarratua baino ez  dute irudikatzen han.

Benito | 2009, ekaina 13 - 02:24 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak