01
Ots
2008

Elkarteetan euskaraz... ikasgelatik

Etxepel | 2008, Otsaila 1 - 20:27

Aste honetako berri baten inguruko ekarpen batean gure "klub" honetako kide batek baino gehiagok ohartarazten zuen, tituluen arteko baliokidetza dela eta, gure jarduna azterket(ar)en esparrura gehiegi lerratzeko arriskuaz.

Mezu honetan bestelako helburu edo jomugak planteatzeko bide bat eskaini proposatu nahi dizuet (dagoeneko jorratu ez baduzue, jakina!)

Kontua da Kontseiluak urtarrilean jarri duela martxan Elkarteetan euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina bat. Helburua: herritarra kide den edozein elkartetako euskararen presentziaz jabetzea eta kontzientziatzea; eta, presentzia honen maila areagotze-lanetan zerbait egin nahiko balu, horretarako bidea eskaintzea.

Ildo honetan, Helduen Euskalduntze Alfabetatzean aritzen garen eta Kontseiluko bazkide diren erakundeei proposatu die Kontseiluak ekimen hau, nola edo hala, ikasgeletara eraman eta bertan gauzatzea.

Lehen begiratuan "elkarte" hitza txoko eta antzekoetara muga genezake; baina kontua da zentzurik zabalenean ulertu behar dugula. Hau da, hitz honen azpian koka genitzake, adibidez:

  • Auzo-bileretako hizkuntza erabilera (bilera-deialdiak, dokumentazioa...)
  • Ikastetxekoa
  • Kirol-taldekoa
  • Joan ohi diren gimnasioetakoa
  • Alternatzen duten taberna edo pub-etakoa
  • Elkarte desberdinetakoa: gazte-talde, asialdi, kristau-talde... eta abar ere elkarte kontsideratuz.
  • Elkarte desberdinetakoa: gazte-talde, asialdi, kristau-talde... eta abar ere elkarte kontsideratuz.

Gaia lantzeko galdetegi laburra eta ondoren eman litezkeen pausuak helbide honetan aurki ditzakegu:

http://www.kontseilua.org/euskarria/inkesta.cfm

Azken batean, kontua zera izango litzateke:

  • Ikasleen elkarte bizitzaren gaia ateratzea ikasgelan (zenbat elkarte mota ezberdinetako kide diren, zer egiten duten bertan...) Honen inguruko esperientziak trukatzea eta gogoeta txikia sustatzea (beti ere ikastaldearen gaitasunak gogoan izanik)
  • ondoren euskararen presentzia eta erabilera aztertuko litzateke; eta bertan eragiteko bideak eskaini, Kontseiluak eskaintzen duen azterketa eta gogoetarako tresnak aurkeztuz.

Dagoeneko kontu hau ikasgelan erabiltzen hasiak bazarete, hauxe izan liteke egindakoa konpartitzeko gunea.

Loturak:

Etiketak: elkarteak | klaserako | normalizazioa |
Bidalitako artikuluak

Wikia

Benito-(e)k 2008, Otsaila 3 - 05:16-(e)an bidalia.

Ideia bota eta konpartitzea proposatu duzunez, wiki orri bat prestatu dut proposamen hau osatzen joateko. Ideia findu, baliabideak eta materialak aipatu edo jarduerak zehaztuz gero, han apuntatu daitezke.

Hemen daukazu: Elkarteetan euskaraz... ikasgelatik

Bestalde, iruzkinak eta zalantzak, hemen Karrajuan mezu honen harian berton bota daitezke. 

Primeran

etxepel (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Otsaila 5 - 11:38-(e)an bidalia.

Oso ondo, Benito. Ideia bikaina izan duzu. Banoa barrura zer jarri duzun ikustera...

Wiki2

Benito-(e)k 2008, Otsaila 5 - 12:44-(e)an bidalia.

Gogoratu wikian edonork idatzi ahal duela arazo barik, aurrekoa osatu, konpondu, kendu... Eta trankil! Aurrekoa ez da galtzen, bertsioen historian gordetzen da.

Beraz, animoa eta eman egurra! 

Kontseiluaren eskaera

Benito-(e)k 2008, Otsaila 5 - 15:07-(e)an bidalia.

Hau da bidali diguten eskaera:

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia