12
Eka
2008

Ahozko laginak lortu

Zer: 

Ahozko laginak internetetik batzeko ideia bat

esteka: 
http://www.snapvine.com/bl/IZd_YCm0Ed23YwAwSFs39g

Ahozko hizkuntza landu nahi dela, askotan entzun dut ez direla erraz topatzen ahozko hizkuntza informal eta kolokialeko laginak eta grabazioak. Badakizue, egunero inguruan entzuten den hori. Podcast-en inguruan endredatzen ideiatxo bat etorri zait. Inori zerbaitetarako balio badio-edo. Azalduko dut.

Interesatzen zaidana ez da neure grabazioak edo neure ahotsa entzunaraztea (entzuten baduzue, berehala konturatuko zarete zergatik), jendearen ahozko erantzunak jasotzea eta haiekin laginak batzea baino. Hiztun desberdinen ahozko laginak jaso nahi ditut hain zuzen ere, besteak beste:

  • Ikasleari eskaintzeko entzungai "naturalak" edo errealak
  • Ahots desberdinen bidez input ugariagoa emateko.
  • Euskaldunen ahots "erreala" erakusteko.

Eta badira podcast zerbitzu batzuk mezuak ez ezik, erantzunak ere ahoz bidaltzeko aukera ematen dutenak. Bat aukeratu dut, Snapvine, eta podcast-audiobloga zabaldu dut.

Hori lortzeko bide erraz eta eskuragarria eskaini dit Snapvine honek. Ordenagailuak mikrofonoa badauka atxikirik (gero eta ohikoagoa), ez da aparteko endredorik behar, botoi bati sakatu, grabatu eta bidali.

Lau ideia hasteko:

Kasu guztietan ahozko erantzunak jasotzea interesatzen zaigu. Hizkuntz-laginen errepositorioa arin eta erraz sortu daiteke honela. Enbotatzeko aukera ere badugu:

Audiobloga


edo

mezu bakoitza


Comment | Copy This

Snapvine hau ez da izango egiteko bide bakarra seguruenik. Ez naiz gehiagoren bila zoratu, baina boteprontoan anterakoak egiteko bi hauek etorri zaizkit gogora:

  • Forvo. Web zerbitzu honek hizkuntza desberdinetako hitzak ahoskatuta biltzen ditu. Erabiltzaileek eurek grabatu eta bidaltzen dituzte. Hizkuntza arrotzeko hitzen ahoskera ezagutzeko pentsatuta dago, baina ikasteko ere baliagarria da. Euskara ere han dugu.
  • Covcell tools. Moodle-ekin ari zaretenontzat interesgarria. Ahozko elkarreragina eta grabazioen bidalketarako modulua ari dira garatzen. Ez dakit garapena une honetan zelan dabilen, baina barruntatzen dut garatzaileetako bat ez daukagula oso urrun. ;-)

Hor duzue ideia. Tiratzen jarraitu nahi baduzue, aurrera!

covcell garapenei buruzko ohartxoa

ainhoa (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Ekaina 13 - 16:59-(e)an bidalia.

"Covcell tools [...]Ez dakit garapena une honetan zelan dabilen, baina barruntatzen dut garatzaileetako bat ez daukagula oso urrun. ;-)"

Ejem, nahi bai baina garatzaile ez naiz neu, jakina, Islandia eta Alemaniako nire lagunak baizik, Steinn eta Daniel. Garapenak erabilgarri daude baina ez dira oso errazak instalatzen; zerbitzaria zuena bada jar daitezke baina ez kanpoko enpresa batekin baduzue, portu batzuk zabalik egon behar dutelako.

Hori bai, instalatzera animatzen zaretenoi saiatuko naiz laguntzen. Hementxe dituzue normalean egiten diren "akatsen" bilduma gaztelaniaz:
Plugin <em></em> Not Found

eta hemen, garatzaileen laguntza zuzena eta argitutako beste arazo batzuk ingelesez:
Plugin <em></em> Not Found

Present users list, audio-recording eta audio-video chat izeneko moduluak dira bereziki interesgarriak baina nire moodle aberastekoak ere nahiko politak dira, bereziki glosategi pertsonala eta horretan oinarritutako galdetegi pertsonalak sortzeko modulua (Personal Glossary and Quizzer).

Modulu hauek euskaratuak ditut baina itzulpena oraindik ez dut guztiz egiaztaturik. Halere, inork behar badu neuri eskatu zuzenean.

Besarkada bat!
Ainhoa

Sei gradu

Benito-(e)k 2008, Ekaina 13 - 17:21-(e)an bidalia.

Je, je... sei gradu baino gutxiago behar izan ditugu lotura eskuratzeko.Wink

Probatxoa egingo dugu ba!

Eskerrik asko Ainhoa, erantzunagatik eta egiten ari zareten lanagatik.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia