news aggregator

Hitanoa 'online' ikasi dute 10 lagunek - Sustatu.com

Albisteak eta loturak - 2012, Maiatza 13 - 17:15

Interneteko albistegia.Euskaraz eta egunero...

See it on Scoop.it, via Euskaltegia

Azterketa egiteko aholku erradikalak

Atoan - 2012, Maiatza 3 - 16:36

Lehenik eta behin, jakin ezazu aztertzaileei bost axola zaiela zure iritzia. Demagun Kakatuaren ugalketa duzula idazgai eta aztertzaileek iritzia eskatu dizutela. Hori eskatu dute, bai, baina benetan ez zaie piperrik ere inporta. Soilik jakin nahi dute ea iritzi bat idatziz azaltzeko gai zaren ala ez. Iritzia zurea edo Maria Sortzez Garbiarena den, bost. Komeni da hori argi edukitzea, batik bat, gai zehatz bati buruz zer esan ez badakizu. Pentsa ezazu zer esango ote luketen zure gurasoek, bikotekideak, Basagoitik, edo Aita Santuak berak.

— Xabier Etxaniz Rojo

Erradikalak (Berria)

Kategoriak: Atoan

Ariketaren prezioa

Atoan - 2012, Apirila 25 - 18:54

Gogoan daukat lehenengo ariketak egin eta sarean jarritakoan ikasle batek esan zuena: “Eta orain zeinek ordainduko digu?”. Eta nik esan nien: “Ez, ez, ez, zuen heziketaren parte bat gizarteak ordaintzen du. Zorretan zaudete eta bueltatu egin behar duzue”.

— Maite Goñi

Maite Goñi aka Euskaljakintza-ri elkarrizketa egin dio Onintza Iruretak Argian: "Gazteek albokoarekin nola hitz egiten dute? Bada, Tuentin berdin" (Argia).

Bere euskara klaseen planteamendua azaldu du Maitek besteak beste, eta ariketen tarifak ere bai ;)

Kategoriak: Atoan

Zer da "altxariak"?

Atoan - 2012, Apirila 25 - 18:49
Lotura

Pilar Montoyak beste aktibitate bat konpartitu du gurekin. Oraingoan esaten digutena argitzea eta azaltzea eskatzeko moduak lantzeko era sinplea.

Kategoriak: Atoan

B1erako mintzagaiak: Zer da altzariak?

Albisteak eta loturak - 2012, Apirila 25 - 18:39

Pasa den asteko fitxan ikasleen arteko lankidetza ri erreparatu nahi nion; nola jarduten dute ezezagunak dituzten esaldiak edota hitzak entzutean? Gai dira mintzakidearen jarduna moztu eta argibideak eskatzeko?

See it on Scoop.it, via Euskaltegia

Eskakizun handiagoko irakaskuntza

Atoan - 2012, Apirila 22 - 21:11
Lotura

Ann Foreman irakaslearen twitter-en kontua ingelesaren (ELT) irakaskuntzan dabilearen berri izateko leihotxo ederra da.  Kezka interesgarriak dituzte mundu osoan zehar dabiltzan ingeles irakasleek, segurutik hizkuntzen irakaskuntzan gremio handiena eta zabalena iznada hala espero daiteke.

Neure ingelestxuarekin saiatzen naiz apur bat jarraitzen eta hala aste honetan "Demand High ELT" izeneko mogimendu-eztabaidaren berri izan dut. Adrian Underhill eta Jim Scrivener irakasleek sortu dute izen bereko blog hori, eta hor azaldu digute zein den euren kezka eta mezu desberdinetan hasi dira gogoetak eta eztabaida zabaltzen. Kezken zerrenda hau interesgarria bereziki.

Ondo ulertu badut batzuk kezkatuta daude irakasleak hartzen ari diren paperarekin. Gutxiegi eskatzen diete ikasleei, gutxiegi inplikatzen ei dira, materialetan uzten ei dute ikaskuntzaren pisua... Ikasleekin halako "buenismoa" zabaldu dela iruditzen zaie, "jatorkeria" esan genezakeena, eta horrek eskakizun txiki-gutxiko irakaskuntza ekarri omen du. Ikuspegi komunikatiboaren ezarpenarekin lotzen dute hau guztia ondo ulertu badut bestalde.

Iruditu zait irakaslearen papearen gaineko kezka eta hausnarketa interesgarria dabilela hor, akaso duela hil batzuk ezagutu genuen dogme mogimenduarekin erlazionatuta.

Tira, geuk ere planteatu ditzakegu halako galderak: "Jatorregiak, onegiak gara ikasleekin?", "Inplikatzen gara euren ikaskuntza prozesuan ala egiten eta "komunikatzen" uzten diegu besterik gabe?"... eta blog horretan planteatzen diren gogoetetatik nahi dituzuen guztiak.

Kategoriak: Atoan

Plan estrategikoa eta kronikak

Atoan - 2012, Apirila 19 - 20:20

HABEren Plan Estrategikoa ere gogoan izan dugu eta beste behin argi azaldu dugu haren xedeetako bat ikasleak euskalduntze sistemaren erdigunean jartzea eta euskaltegiei protagonismo handiagoa ematea dela. Arrazoi batzuengatik, aldaketa dezente aurreikusten ditugu euskaltegietan.

— Lurdes Auzmendi (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)

HABEren Zuzendaritza Batzordea (bai, jende hau guztia) batu da gaur. HABEk zuzendaritza batzordea duela jakin duenarentzat ere zaila izan da orain arte hura batzen zenik jakitea, gaur berriz txoritxoak esan digu.

Eta txoritxoaren ostean Lurdes Auzmendik bilera horren laburpen-kronika bota du bere blogean.

Gauza berri gutxi kronika horretan, Gobernuaren deskargua iruditu zait batzuetan. Eztabaidarik ez da aipatu laburpen horretan, baina berriro agertu da HABEren zorioneko plan estrategikoaren aipamenik.

Tira, agian egun baten Twitter-en bidez emango digute han eta hemen aipatzen ari diren  plan estrategiko horren helbidearen berri, Pdf reglamentarioa izan arren.

Kategoriak: Atoan

Souvenir from Baskenland

Atoan - 2012, Apirila 18 - 18:10
Lotura

Ona Asiskorena:

Kategoriak: Atoan

A2rako idazlan proposamenak

Albisteak eta loturak - 2012, Apirila 18 - 13:41

A2ko_idazlanak_1.doc Download this file...

See it on Scoop.it, via Euskaltegia

HABEren plan estrategikoaren lorratzen atzetik

Atoan - 2012, Apirila 16 - 19:58

HABEren plan estrategikoa egin zenean argi eta garbi ikusi zen euskaltegiei eskumen gehiago emateko beharra.

— Lurdes Auzmendi

Lehengo albistea erdaraz jaso genuen hedabide batean, eta orain Lurdes Auzmendik bere blogean azaldu dizkigu euskaraz aurtengo azterketen nondik norakoak.

Azalpen ona, eta bitartean, erdian berriro HABEren plan estrategikoaren aipamen bat, han eta hemen agertzen dira haren zantzuak eta lorratzak, agian egun batean manifestatuko zaigu osorik nonbait.

Kategoriak: Atoan

Euskaltegietako ikasleen euskara-maila egiaztatzeko gaitasun-probaren zati bat euskaltegian bertan egingo da hemendik aurrera

Albisteak eta loturak - 2012, Apirila 16 - 19:48

Entzumenezko eta irakurmenezko probak zentroan bertan egingo dituzte ikasleek; bestetik, lehen deialdian idazmenaren gaitasun-proba gainditu duen azterketariari emaitza gorde egingo zaio bigarren d...

See it on Scoop.it, via Euskaltegia

Batua naturaltasunez nork?

Atoan - 2012, Apirila 16 - 19:45

Ez zait buruan sartzen berrogei urte euskara batuari eskaini dizkionak bere burua tresna bikain hori naturaltasunez erabiltzeko gai ez ikustea. Are gehiago donostiarra izanik, batua hango euskaratik askoz hurbilago baitago Barkoxe edo Urdulizkotik baino. Zer mezu zabaldu du, batua naturaltasunez erabiltzea oso zaila dela? Esatari profesionalok besterik ez genukeela horretaz arduratu behar?

— Xabier Euzkitze

Kezkatuta Euzkitze Ibon Sarasolaren adierazpen batzuen eduki eta formagatik. Euskara batuaren funtzioa eta lekua zein den zalantzan.

Euskara batuaren makurrak (Noticias de Gipuzkoa)

 

Kategoriak: Atoan

Dekretua agertu da

Atoan - 2012, Apirila 16 - 19:37
Lotura

Gaur, apirilak 16 agertu da apilaren 3ko dekretua BOPVn,  bai ikasketak euskaraz egiteagatik euskara agiri batzuk homologatuko dituen zorioneko dekretu hori.

Hemen duzue pdf reglamentarioa.

Kategoriak: Atoan

EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitik - Sustatu.com

Albisteak eta loturak - 2012, Apirila 16 - 19:30

Interneteko albistegia.Euskaraz eta egunero...

See it on Scoop.it, via Euskaltegia

Gai gehiago EGAn

Atoan - 2012, Apirila 16 - 19:30

Mesedez, nik eskatuko nieke horrelako probak prestatzen dituztenei, adin ezberdinetakoak egongo garela eta ikasketa-maila guztietakook egingo dugula, kontuan har dezatela. Eta gai bati buruz ez badaukagu ezagutza nahikoak, lagun diezagutela, edo ¿akaso haiek jainkoak dira eta badakite edozein gairi buruz??

— EHra 19 urtez etorritako Cantabriar bat

Ostiralean agertu zen EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitik artikulua Sustatun. Segurutik oporren nirvanan egon gara asko eta gaur arte ez dugu ikusi.

Bide batez, Cantrabriako erdaldunak erdalduna izateko euskaraz ez du gutxi idatzi, e!

 

Kategoriak: Atoan

Euskaltzaindiaren arau berria: Euskal Herriko ibaiak

Atoan - 2012, Apirila 9 - 13:07
Lotura

Mapetako izenak normaltzen eta estandarizatzen jarraitzen dute Euskaltzaindiakoek.  Oraingoan ibaien txanda izan da. 166. arau agertu berriak Euskal Herriko ibai nagusiak euskara "ofizialean" izendatzeko gomendioak ditugu ohiko pdf dotorean.

Kategoriak: Atoan

«Euskaraz bizi nahi dugu»

Albisteak eta loturak - 2012, Apirila 1 - 17:55

220 alumnos aprenden euskera y mejoran su nivel en el euskaltegi municipal. Aprobar un examen o aprender más.

See it on Scoop.it, via Euskaltegia

Klaseko murruetatik haratago

Atoan - 2012, Martxoa 31 - 14:35

Idatzizko lanak dira seguraski zailenak kudeatzeko. Ardura, nola eta zer egin behar den azaldu ondoan, lana burutzen da, itzultzen da, baloratzen da gisa batez edo bestez. Klaseko murruetatik haratago ez du baliorik, eremu horretan du lan horrek existentzia osoa eta gure gaurko kezkarik handiena izan beharko litzateke horren saihestea.

— Bea Sallaberry

Maite dut ez alegia aritzea (Han eta hemen)

 

Kategoriak: Atoan
Sindikatu edukia